Bizikleta erreserba

Plazaola-Leitzaran Bide Berdea bizikleta gainean

Eskerrik asko 2024ko denboraldi bikainagatik!

Denboraldia amaitu da, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu aurten bisitatu gaituzuen guztioi. Plazer bat izan da Leitzaranen une paregabeak partekatzea. 2025ean ikusiko dugu elkar!
.
.
ASTEAN ZEHAR TALDE HANDIEI BIDERATUTAKO ZERBITZUA MARTXAN JARRAITZEN DU.

ORDU ARTEKO TARIFA

ETAPAKA EGIN (KONTSULTATU)

ORDU ARTEKO TARIFA

ETAPAKA EGIN (KONTSULTATU)

Leitzaran bizikletaz

Leitzarango Bisitarien Etxetik bizikletak alokatzeko aukera desberdinak eskaintzen dizkizugu.

Leitzaran-Plazaola Bide Berdearen sarreran gaude, Andoaingo herritik 2 km-ra. Zure eskura jartzen dugu ibilbide zoragarri hau egiteko beharrezko materiala.

Tamaina eta marka ezberdinetako bizikletak ditugu. MTB zein MTB elektrikoa.

“BIDE BERDE BERDEENA”

Behar duzun informazioa emango dizugu

EMET 2024

Turismo-enpresen ekintzailetza eta
lehiakortasuna hobetzeko laguntzak,
bizikleta berrien inbertsioan


Intereseko datuak

  • Hasiera-Amaiera: Leitzaran Bisitarien Etxea (Andoain) – Leitza
    Bide berdearen 1 ETAPA da, joan eta etorri leku beretik egiten da.
  • Distantzia: 23 km.
  • Iraupena: Bizikletan normalean 2-2,30h ordu joan eta 1.30h buelta. / Oinez 4-5h joan.
  • Malda: 350 m. (dena den, aldapa gutxi, ia laua da. “Falso llano”).
  • Bestelakoak: 34 tunel daude. Argia eskasa da. (Bizikleta alokairuarekin barne dijoaz, posizio argia eta txirrina)

    Plazaola-Leitzaran bide berdea Leitzaran bailarako zatian Leitzan amaitzen da. Dena den, aurrera egiten du beste 25 kilometrotan Larraun bailaran barrena, Huitzi, Lekunberri eta Latasa herri nafarrak zeharkatuz.

    ALOKAIRU BALDINTZAK

    • Prezio guztiek BEZ-a dute barne. 
    • Aurretiko erreserba egitea gomendatzen da.
    • Egun erdia. 3 orduko alokairua, bizikleta hartzen den momentutik uzten den momentura. 
    • Egun osoa. 7 orduko alokairua, bizikleta hartzen den momentutik instalakuntzak isten diren momentura (18:30 p.m.).
    • Bizikleta bueltatzeko atzerapena. 5€ko kostua izango du orduko. 
    • Leitzaran Bisitarien Etxeko irekiera ordutegia baino lehen edota ondoren jaso nahi bada bizikleta, 10€-ko kostu gehigarria izango du ordu bakoitzeko. 

    LEITZARAN BISITARIEN ETXEA


    Posta Kutxa 38 Otieta Parkea,
    Leizotz auzoa, 48 behea

    20140 ANDOAIN (Gipuzkoa)
    943 300 929 – info@leitzaran-andoain.eus
    Koord.: N 43º 12′ 12.5” – W 2º 0′ 34.2”