LEGE OHARRA


Informazioaren Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektrikoaren Uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez jakinarazi nahi dizugu www.leitzaran.org gunearen titularra Andoaingo Udala dela, IFK P-2001000E duena, eta Andoaingo Goiko Plazan kokatua (20140 Gipuzkoa). Telefonoa 943300830, Faxa 943300828, helbide elektronikoa andoain@andoain.org.

1.Web gune hau erabiltzeko baldintza orokorrak

Web orri honetan sartzeak “Erabiltzaile” izaera ematen dizu. Ondorioz, www.leitzaran.org web-ean sartzen zaren momentuan, argitaratuta dauden baldintza orokorrak onartzea eskatzen dizu. Beraz, Erabiltzaileak erabilpenerako baldintza hauek irakurri beharko ditu web honetan sartu eta bertako zerbitzuak erabili nahi dituen bakoitzean, izan ere aldaketak izan baititzakete.

Zentzu honetan, “Erabiltzaile”tzat zera ulertuko da: www.leitzaran.org gunean lantzen diren doaneko edo kostu bidezko zerbitzu eta jardueretan sartzen den, nabigatzen edota parte hartzen duen pertsona.

1.1. Aplikaziorako helburua eta esparrua

Erabilpenerako baldintza orokor hauek zera erregulatzen dute: batetik, www.leitzaran.org gunean sartzea, nabigatzea eta bertan dagoena erabiltzea; bestetik, bertako edukiak (hala nola testuak, grafikoak, marrazkiak, diseinuak, kodeak, softwarea, argazkiak, musika, bideoak, soinuak, datu-baseak, irudiak, espresioak eta informazioak) erabiltzetik sortutako ardurak; halaber, jabego intelektualari eta industrialari buruzko lege nazionalek eta nazioarteko itunek babestutako beste edozein kreazio.

Andoaingo Udalaren “Leitzaran” Bisitarien Zentroak aparteko baldintzak ezarri ahal izango ditu. Hauek zerbitzu bereziak erabiltzeko eta/edo kontratatzeko garaian aplikatuko dira, baldintza orokor hauek ordezko aplikaziorako izanik.

1.2. Sartzeko eta zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

www.leitzaran.org gunerako sarbidea, hasiera batean, libre eta doan da. Nolanahi ere, zenbait zerbitzuk eta edukik eska dezakete aurrez kontratatzea. Kasu horietan, horretarako sortutako baldintza bereziak aplikatuko dira, eta Andoaingo Udalaren “Leitzaran” Bisitarien Zentroak eskura jarriko ditu kontratatu aurretik.

Web gune honetan dauden zerbitzuak erabili nahi dituzten adin txikikoek gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien baimena beharko dute aurrez, hauek izanik beren gain dauden adin txikikoek egiten dutenaren arduradun bakarrak.

Uneoro, Erabiltzaileak legez erabili behar ditu web honetako zerbitzuak, baldintza orokor hauen arabera indarreko legezkotasunaren, moralaren eta ordena publikoaren arabera, baita Interneten normalean onartutako praktiken arabera ere.

Erabiltzaileak bermatzen du web honetako harpidetza-inprimakietan emandako informazio guztia legezkoa, erreala, zehatza, egiazkoa eta eguneratua dela. Erabiltzailearen ardura da (eta ez beste inorena) Andoaingo Udalaren “Leitzaran” Bisitarien Zentroari berehala jakinaraztea, emandako informazioan aldaketaren bat izanez gero.

Erabiltzaileak ez du honelakorik egingo: birusak, programak, makroak edota edozein karaktere-sekuentzia sartu, web honetako sistema informatikoei kalte egiteko helburuarekin; beste erabiltzaile batzuei sartzeko oztopoak jarri, baliabideak gehiegi kontsumituz; web honetako datuak hartu, publizitate helburuekin; erreproduzitu, kopiatu, banatu, eraldatu edo hirugarrenen eskura jarri web honetako edukiak; web honetako zerbitzuen bidez ekintzak egin, honako hauei kalte egin diezaieketenak: jabetza intelektuala, sekretu industrialak, kontratu-konpromisoak, hirugarrenen ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eskubideak; konpetentzia desleiala, eta zilegi ez den publizitatea.

www.leitzaran.org guneko zerbitzuren bat erabili eta/edo kontratatzeko Erabiltzaileak erregistratu beharko balu, egiazko informazioa emateko ardura izango du. Erregistroaren ondorioz, Erabiltzaileari pasahitza ematen bazaio, honek ondo erabiltzeko eta isilpean gordetzeko konpromisoa hartzen du. Ondorioz, Erabiltzaileek emandako edozein identifikadore eta/edo pasahitz egoki zaintzeko eta babesteko ardura dute. Horrez gain, hirugarrenei erabiltzen ez uzteko konpromisoa hartzen dute, ez aldi batez eta ez iraunkorki, eta besteei sartzen ez uztekoa ere bai. Erabiltzailearen ardura izango da hirugarren batek zerbitzu hauek bidegabeki erabiltzea pasahitzaren bidez, Erabiltzaileak pasahitza arduragabeki erabili duelako edo galdu duelako. Lapurtu, galdu edo bere pasahitzetara baimenik gabe sartuz gero, Erabiltzailearen ardura izango da berehala Andoaingo Udalaren “Leitzaran” Bisitarien Zentroari jakinaraztea ezeztatu ahal izateko. Andoaingo Udala inoiz ez da izango baimenik gabeko hirugarrenen ekintzen arduradun, Erabiltzaileak jakinarazten ez duen bitartean.

2. Jabetza intelektuala eta industriala

Andoaingo Udala www.leitzaran.org osatzen duten elementu guztien jabetza intelektual eta industrialen eskubideen titularra da, marka, merkataritza-izena edo ikur bereizgarria barne. Bereziki egile-eskubideek babestuta daude diseinu grafikoa, iturburu-kodea, logotipoak, testuak, grafikoak, ilustrazioak, argazkiak, soinuak eta web gune honetako gainerako elementuak.

www.leitzaran.org gunean sartzeak edo nabigatzeak inola ere ez du esan nahi Andoaingo Udalak jabetza intelektual eta industrialei uko egiten dienik, eskualdatzen dituenik edo lizentzia osoa edo ez-osoa ematen duenik Erabiltzaileak pertsonalki erabiltzeko.

Horregatik, Erabiltzaileak zera onartzen du: www.leitzaran.org web guneko edukiak Andoaingo Udalaren idatzizko baimenik gabe erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, merkaturatzea, eraldatzea, berrerabiltzea, publikoki komunikatzea eta, oro har, beste edozein modutara baliatzea, haren jabetza intelektual eta/edo industrialaren eskubideen arauak haustea dela.

Datu pertsonal izaera ez duen eta norberaren borondatez www.leitzaran.org helbidera Internet bidez igorritako informazio guztia (edozein iradokizun, iritzi, ideia, grafiko…) barne, Andoaingo Udalaren jabetza esklusibokoa izatera pasako da, eta haien muga gabeko erabilera-eskubideak izango ditu, bidaltzaileak horren ordainetan inolako ordainsaririk eskatzeko eskubiderik gabe, ez bere alde ez beste inoren alde.

3. Arduren eta bermeen araubidea

Andoaingo Udalak ez du bermatzen www.leitzaran.org web gunean dauden zerbitzuen edo informazioaren zilegitasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, zinezkotasuna edo zehaztasuna. Beraz, baztertu egiten du edonolako kalteekiko erantzukizun zuzena edo zeharkakoa, Erabiltzaileak jarritako itxaropenak huts egitetik sortutakoa.

Andoaingo Udalak adierazten du hartu dituela bere ahalmen eta teknologiaren egoeraren araberako neurri teknikoak, eta baita antolaketa mailako neurriak ere, web-ak ongi funtziona dezan, eta birus eta osagai kaltegarririk izan ez dadin. Hala ere, ezin du honako hauen erantzukizuna hartu: a)www.leitzaran.org gunean bildutako eduki eta zerbitzuen iraunkortasuna eta erabilgarritasuna; b) eduki hauetan akatsik ez egotea, ezta gerta daitekeen edozein hutsuneren zuzenketa ere; c) birusen eta/edo beste osagai kaltegarri batzuek ez izatea www.leitzaran.org gunean; d) hartu diren segurtasun-neurrien eraso ezintasuna; e) www.leitzaran.org gunearen segurtasun-sistemak urratzen dituen edonork sor ditzakeen gaitz-kalteak.

Erabiltzailea izango da erantzule bakarra hirugarrenen aurrean, bera izango da www.leitzaran.org gunera berak edo beste norbaitek bere izenean bidalitako edozein komunikazioren erantzule, baita web honetako eduki eta zerbitzuen erabilpen ez-legezkoarena ere.

Andoaingo Udalaren “Leitzaran” Bisitarien Zentroak eskubide hau gordetzen du: aldi batez eta aurrez abisatu gabe www.leitzaran.org gunerako sarbidea eteteko eskubidea, mantentze-lanak, konponketa, eguneratze edo hobetze-lanak egiten ari diren bitartean. Ahal den guztietan, aldez aurretik, Andoaingo Udalaren “Leitzaran” Bisitarien Zentroak bere web orrian ohar bat jarriko du zerbitzuak noiz etengo diren esanez.

www.leitzaran.org gunean egon daitezkeen beste web gune batzuetarako loturek eraman zaitzakete Andoaingo Udala arduradun ez den web guneetara, ez baitu hauekiko inolako kontrolik. Hauen helburua Erabiltzaileari beste informazio iturri batzuen berri ematea da. Beraz, Erabiltzailea bere ardurapean sartuko da eduki hauetara, eta berauek dituzten erabilera-baldintzetan.

Andoaingo Udalak ez du ardurarik Erabiltzaileek egin dezaketen web orriaren erabilpenari dagokionez. Ondorioz, ez du bermatzen Erabiltzaileek egin dezaketen web-eko eduki eta zerbitzuen erabilpena baldintza orokor hauetara egokituko denik, ezta era arduratsuan egingo dutenik ere.

4. Iraupena eta aldaketa

Andoaingo Udalaren “Leitzaran” Bisitarien Zentroak sartzeko baldintza orokor hauek erabat edo zati batez aldatzeko eskubidea gordetzen du, beti ere aldaketak www.leitzaran.org gunean argitaratuz. Era berean, beharrezko aldaketak egin ahal izango ditu web orrian aurrez esan gabe: aldatu, kendu edo gehitu bai edukiak eta zerbitzuak, eta bai hauek aurkezteko eta kokatzeko modua ere. Ondorioz, indarrean egongo direnak Erabiltzailea www.leitzaran.org gunean sartzen den unean argitaratuta dauden baldintza orokorrak dira. Beraz, Erabiltzaileak, tarteka, erabilera-baldintza hauek irakurri egin beharko ditu.

Baldintza partikularretan zehaztutakotik at, Andoaingo Udalaren “Leitzaran” bisitari-etxeak amaitutzat eman ahal izango du, suspenditu edo eten, edozein unetan, aurre abisuren beharrik gabe, webgunearen edukietara sarbidea, erabiltzaileak kalte-ordainak eskatzeko aukerarik izan gabe.

5. Legeria aplikagarria eta jurisdikzio-eskumena

Andoaingo Udalaren “Leitzaran” Bisitarien Zentroaren eta Erabiltzailearen arteko harremanak zerak zuzenduko ditu: legeria aplikagarri eta jurisdikzio-eskumenari buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoak. Hala ere, araudiak aldeak (Andoaingo Udala eta Erabiltzailea) foro baten menpe jartzeko aukera aurreikusten duen kasuetarako, legokiekeen beste edozein forori uko eginda, Donostiako Epaitegien eta Auzitegien menpean jartzen dira.

LEITZARAN BISITARIEN ETXEA


Posta Kutxa 38 Otieta Parkea,
Leizotz auzoa, 48 behea

20140 ANDOAIN (Gipuzkoa)
943 300 929 – info@leitzaran-andoain.eus
Koord.: N 43º 12′ 12.5” – W 2º 0′ 34.2”