Gozatu

Naturaz

Leitzaran, aparteko lekua natura maitatzen dutenentzat

Jenderik gabeko ibarra da Leitzaran, Gipuzkoan baka-rra, baina beti ez da horrela izan. Tontorretan, han-hemen,  multzo megalitiko apartak daude. Mazeletan hamaika meatze zulatu zituzten, burdina helburu. Erre-kek errotak, olak eta zentral hidroelektrikoak elikatu dituzte. Trenak goitik behera zeharkatu zuen, orduko trenbidea egun ibilbide atsegina delarik. Leitzaran, bere ur garden eta haltzadi ederrekin, prest da kultur-ondarea zaindu eta natur-balioak berreskuratzeko.

Leitzarango Biotopo Babestua (Uraren Bailara) toki gozagarria da, naturaren inguruko hainbat jardueratarako aukera ematen duena.

  • Uraren Interpretazio Zentroko Bisita autogidatua.
  • 8 ibilbide aukeran.
  • Familiarekin batera, heriotzarik gabeko kirol-arrantza egitea.
  • Arrantza-ikastaroak eta gida-zerbitzua zaletuentzat.
  • Arrantza Eskolako tailerrak.
  • Mendiko bizikletaz Leitzatik (Nafarroa) Andoaineraino (Gipuzkoa) ibiltzea, Plazaolako Trentxikiaren Naturbidean zehar.
  • Taldeentzako jarduera-programaz galdetu.

LEITZARAN BISITARIEN ETXEA


Posta Kutxa 38 Otieta Parkea,
Leizotz auzoa, 48 behea

20140 ANDOAIN (Gipuzkoa)
943 300 929 – info@leitzaran-andoain.eus
Koord.: N 43º 12′ 12.5” – W 2º 0′ 34.2”